Atzerritartasun tramiteak

Informazio gehiago

Agiririk gabekoak. Behin-behineko identifikazio-agiria.

Behin-behineko identifikazio-agiria, atzerritarra hiru hilabetez Espainian egoteko gaituko duena; aldi horretan bere aurrekariei buruzko informazioa osatuko da.

  • Nortzuk dira interesatuak?
    • Inongo herrialdetako agintariek dokumentatu ezin duten eta Espainiak dokumentatu nahi duen atzerritarra.
  • Dokumentuak, adierazpenak edo egoki den beste edozein frogabide aurkeztu beharko ditu, salbuespenezko arrazoi humanitarioak, interes publikoa edo, hala badagokio, Espainiaren konpromisoak betetzen dituela egiaztatzeko, eta, horrela, Espainiako agintariek haren dokumentazioa justifikatuko dute.
  • Era berean, dagokion ordezkaritza diplomatikoak edo bulego kontsularrak ezin duela dokumentatu egiaztatuko du, egindako eta bete gabeko errekerimendua jasota geratzea ahalbidetzen duen notario-aktaren bidez.
  • 790 ereduko tasa, 012 kodea, ordaindu izanaren frogagiria.
  • Prozeduraren oinarrizko datuak:
    • Hasteko modua: Interesdunak eskatuta.
    • Prozedura-mota: Baimenak, lizentziak eta emakidak.
    • Prozeduraren gaia: ESKUBIDE, ASKATASUN ETA HARREMAN ZIBILAK.
    • Prozeduraren ebazpena:
      • Prozedura hau ebazteko eskumena duten organoak:
        • Eskuordetzaz:
          • Poliziaren Zuzendaritza Nagusia.
          • Gobernuaren ordezkariak/ordezkariordeak.
      • Prozeduraren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari.
      • Epe horretan ebazpenik ez ematearen ondorioa: Ezestekoa (interesatuak eskaturik hastea).
    • Jar daitezkeen errekurtsoak:
      • Berriz jartzea
        • Errekurtsoa ebatziko duen organoa: Errekurritzen den ebazpena eman zuen organo bera.
        • Errekurtsoa jartzeko epea: Hilabete.
      • Auzibidea
        • Errekurtsoa ebatziko duen organoa:
          • Administrazioarekiko Auzien Epaitegia.
          • Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentralak; Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak.
          • Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Sala; Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Sala.
        • Errekurtsoa jartzeko epea: 2 hilabete argitaratzen denetik.
  • Araudia:
Tramitatu

Formulario ereduak

Atzerritartasunari buruzko izapide eta prozedura guztiak