Egoitza elektronikoa

Pasaportea

Espainiako pasaporte arrunta agiri publiko, pertsonal, indibidual eta besterenezina da, Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunek emandakoa. Agiri horrek, Espainiatik kanpo, espainiar herritarren nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen ditu, aurkakoa frogatu ezean, eta, lurralde nazionalaren barruan, espainiar ez-egoiliarren inguruabar berberak.

Espainiako herritar guztiek dute pasaporte arrunta eskuratzeko eskubidea, baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen ez bada:

  • Bizilekua izateko edo mugitzeko askatasuna kentzea edo mugatzea dakarten zigor edo segurtasun-neurrietara kondenatuta egotea, horiek iraungi arte, organo judizial eskudunaren baimena lortu ezean.
  • Agintaritza judizialak zigor-arloko prozesu batean erruztatuta dagoen interesduna Espainiatik ateratzea edo bidaltzea debekatu duenean.
  • Barne Ministerioak eskubide hori mugatzea, arrazoituta, alarma-, salbuespen- eta setio-egoerak arautzen dituen ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoan jasotako kasuetan hartu beharreko neurrien esparruan.

Guraso-ahalaren edo tutoretzaren mendean dauden herritarrek pasaportea eskuratu ahal izateko, berariazko adostasuna eman beharko du horretan jardun behar duen pertsonak edo organoak, edo, halakorik ezean, organo judizial eskudunak.

Pasaporteari, ezaugarriei eta erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, NAN elektronikoaren webgune ofizialean lor dezakezuwww.dnielectronico.es .