Egoitza elektronikoa
Nola erabili ziurtagiri elektronikoa
Zer da ziurtagiri elektronikoa?
Dokumentu digitala da, eta, besteak beste, identifikazio-datu pertsonalak ditu. Interneten identifikatzeko eta beste pertsona batzuekin informazioa trukatzeko aukera ematen du, eta titularrak baino ezin du informazio hori eskuratu.
Zertarako balio du ziurtagiri elektronikoak?
Ziurtagiri eletronikoak erabiltzailearen identitatea bermatzen du, eta, horri esker, erabiltzailearen identifikazio segurua eskatzen duten tramiteak egin daitezke. Formularioak eta dokumentu elektronikoak elektronikoki sinatzeko aukera ere ematen du, eta paperezko dokumentuan eskuz egindako sinaduraren balio juridiko bera du.
Ziurtagirien arazoak zure nabigatzailearekin
Litekeena da Egoitza Elektronikoaren orrialdeetara sartzean zure nabigatzaileak mezu kezkagarri samarra agertzea.
Ohar horrek adierazten du bisitatzen den gunea ez dela konfiantzazkoa, zure nabigatzaileak ez baitu ezagutzen egoitza elektronikoaren ziurtagirien Ziurtapen Agintaritza, hau da, AC Erro DGP.
Arazoa konpontzeko, zure nabigatzailean AC Erroaren DGP ziurtagiria instalatu behar duzu. Ondoren deskarga dezakezu.
Baldintza teknikoak eta bestelako deskargak
Ziurtapen Praktika eta Politiken Deklarazioa Kanpo-esteka. Ireki leiho berria